Albisteak
Atzealdea

Usurbilgo kaleak identifikatzeko plakak jarriko ditu Udalak

Usurbilgo etxeen helbideak edota atari zehatz baten bilaketa errazteko asmoz, kaleetako izenen identifikazio-plakak jarriko ditu Udalak, izena duten kaleetan. Azterketa eta aukeraketa teknikoa egin da plakak ahalik eta egokien kokatzeko. Egunotan gutunak bidali dira komunitateetara, plaka jartzeko baimena eskatzeko. Behin baimen guztiak lortuta jarriko dira plakak, guztira, 70 inguru.

2019·05·23


Usurbilgo kaleetan identifikazio-plakak jarriko ditu Udalak, etxeen helbideak edota atari konkretu baten bilaketak errazteko. Herri osoko kaleetan jarri nahi dira, hots, izena duten kaleetan. Horretarako baina, aurrez komunitateen baimena behar da, eta egunotan Udala baimen-eske gutuna igorri die komunitateetako lehendakariei. Plaka non jarri erabakitzeko, azterketa eta aukeraketa teknikoa egin da aurrez. Baimena emateko, bi hilabeteko epea jarri du Udalak. Beraz, behin plakak jartzeko baimena lortuta, Udalak kontratatutako GIROD enpresa arduratuko da plakak kokatzeaz. Plakak jartzerakoan kalteren bat sortuz gero, Udalak hartuko du bere gain erantzukizuna eta konponketa. Guztira, 70 plaka inguru jartzea aurreikusten da.