Eduki publikatzailea
Atzealdea

Usurbilgo espazio publikoa aktibatzeko bi proiektu abiatu ditu Udalak

Guztion Eskualdea Beterri-Buruntzako Udalak sustaturiko ekimena da, eskualdea osatzen duten herrietako merkataritza guneak indartzeko. Usurbilen espazio publikoaren aktibazioa sustatzeko, honako ekintza hauek egingo dira: batetik, Kale Nagusia 10ean kokaturiko pasabidean hobekuntza lanak egingo dira, Askatasuna plazatik Kale Nagusirako lotura bermatzeko; eta, bestetik, Olanoenea plaza, Potxoenea kultur etxearen alboan dagoena, kale altzari berezi batzuekin hornituko da, gune atsegin bat bihurtzeko asmoz. Pasabidean konpontze lanetan daude egun, eta altzariak irailean jarriko dira.

2019·07·18


Guztion Eskualdea Beterri‐Buruntzako Udalak‐ek sustaturiko ekimena da, eskualdea osatzen duten herrietako merkatal guneak indartzeko. Proiektu honen baitan bi lan‐ildo nagusi jorratzen dira: lokal hutsen aktibazioa, batetik, eta espazio publikoaren aktibazioa, bestetik. Bigarren horren barruan, 2018‐2019 urtean zehar herrigune bakoitzeko eremu batean esku‐hartzeko estrategiak planteatu dira, aurre‐azterketa batetik abiatuta, estrategia hauek gunearen berezitasun eta ezaugarrietara moldatuz eta espazioaren potentzialak esku‐hartzean barneratzen saiatuz. Hala, espazio publikoa aktibatzeko proiektuaren funts nagusiak bi dira: alde batetik, gure herriguneetan kale‐espazio atseginak sortzea, bertako merkataritzaren mesedetan; eta, beste alde batetik, espazio publikoaren erabilerak dibersifikatu eta modu anitzetan erabiltzeko baliabideak eskaintzea. Izan ere, gure herrietako kale eta plazak bertako biztanleen arteko harremanak gertatzen diren espazio fisikoa diren heinean, herritar espektro zabalaren arteko harremanak bermatzen dituen espazio inklusibo eta atseginak sortzeko baliabideak sortzea izango da helburua.

Usurbilen zer?

Usurbilen 2018‐2019 urtean esku‐hartzeko hautaturiko eremua herriko erdigunea eta Kale Nagusia lotzen dituzten bi espazio dira:

  • Kale Nagusia 10ean kokaturiko pasabidean hobekuntza lanak egingo dira: Askatasuna plazatik Kale Nagusirako lotura bermatzeko.

  • Olanoenea plaza: Potxoenea kultur etxearen alboan kokatuta, Kale Nagusiaren baitan dagoen espazio publikoa da, gaur egun erabilera urria duena. Esku hartze honekin plazarako arreta erakarri nahi da. Gune atsegin bat bihurtu nahi da, kale altzari berezi batzuekin hornituz plaza.

Usurbilgo Merkataritza Biziberritzeko Planaren baitan merkataritza eremuan hiri ingurunea eta kale-merkataritza indartzeko azken urteetan egindako hirigintza lanen jarraipena ere bada.

 

  • Merkataritza nukleo kontsideratutako Mikel Laboa Plaza eremura iristeko oinezko pasabideak hobetu ziren, Zubiaurrea-Errekatxikitik eta Artzabal-Olarriondo ingurunetik.

  • Mikel Laboa Plaza oinezkoentzat egokitu zen.

  • Mikel Laboa plazatik kale Nagusi aldera, Irazu kalea eta Etxebeste eta Hirutasun kaleak eraberritu ziren.

 

Ekintza horiek guztiak Mikel Laboa Plaza eta Kale Nagusiaren arteko merkataritza ardatzak indartzea izan dute helburu eta oraingoan, berriz, Askatasuna Plazatik Kale Nagusiko pasabidea egokitu nahi da oinezkoentzat erakargarria bihurtzeko, eta herrirako sarrerako gune erreferenteetako bat bihurtzeko.

 

Askatasuna plazatik kale nagusirako pasabidea

Pasabide honetan burutuko den esku‐hartzeak espazio honi entitatea eman eta herrirako sarrerako gune erreferenteetako bat bihurtzea izango da. Horretarako, proiektu honen baitan pasabidea osatzen duten elementu ezberdinen ondorengo hobekuntza‐lan hauek burutuko dira:


‐ Egoera kaskarrean dagoen pasabideko sabaia berritu egingo da.
‐ Egungo argiztapena eskasa dela baloraturik, argiztapen berria jarriko da, sabai berrian enpotratutako luminarien bitartez.
‐ Egun duen kolore iluna ordezkatu eta pasabidea osatzen duten horma, sabai eta zutabeak zuriz margotuko dira. Horretarako, pasabidearen iparraldeko hormetan egun
dauden azulejoak kendu eta raseatuko dira, ondoren margotu ahal izateko.
‐ Eraikinaren behe solairua eta azpiko garajeen artean inpermeabilizaziorik ez dela eta, udal‐langileentzat pasabidea garbitu eta mantenu‐lanak egiteko oztopo da, garajeetara
ura filtratzen baita. Horri konponbidea emateko, egungo zoladuraren gainean metakrilatozko zoladura iragazkaitz bat instalatuko da, hala udal‐langileek pasabideko
garbiketa‐lanak egitea bermatuz.

 

Hobekuntza‐lan horiek egin ondoren, pasabidea atondu eta entitatea emateko mural bat egingo du Irantzu Lekue artistak.

 

Olanoenea plaza kale‐altzariekin hornitzea
Olanoenea Potxoenea kultur etxea eta Kale Nagusiaren artean kokatzen den plaza da, L formako harrizko grada batzuek inguratzen dutelarik, plaza bi mailatan banatuz. Herriko
erdigunean eta kultur etxea bezalako zerbitzu nagusi baten alboan kokatuta egonik ere, erabilera urria du egun espazio publiko honek. Esku‐hartze honekin plazarako arreta erakarri eta herritarrek espazio hau bere egin dezaten egoteko gune atsegin bat sortzeko kale‐altzari “berezi” batzuekin hornitu nahi da plaza. Egurra izango da altzari hauen azaleko materiala, erabat harrizkoa den espazio honi goxotasuna eskainiz.. Era berean, kalean biltzeko, elkarrekin harremanetan aritu eta egonaldirako modu anitzak
bermatzen dituzten altzariak kokatuko dira, hala nola, txiki eta handientzako mahaiak, elkarrekin eseri, otorduak egin edota mahai jokoetan aritzeko, eta elkarrekin eseri edota
etzanda egoteko beste altzari batzuk.