Albisteak

Atzealdea

Usurbilgo 2016ko hiri hondakinen bilketa are bikainagoa izan da kalitatez eta kantitatez

Gipuzkoan egin diren 50 karakterizazioetatik, Usurbilgo errefusa izan da material biodegradagarri gutxien duen errefusa (%8,81) eta material mixto gehien duena (pixoihal eta konpresak).

2017·03·16


Azken urtetako emaitzen ildo beretik, 2016ko hiri hondakinen gaikako bilketaren balorazio positiboa egin du Usurbilgo Udalak, gaikako bilketa %84-koa izan baita. Usurbildar bakoitzak 475kg. hondakin sortu ditu urtean, eta horietatik 75kg. errefusa izan  dira, modu horretan, azken urteetako emaitzak apur bat hobetu dira.

Hondakinen kalitateari dagokionez, 2016. urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko hainbat herritako errefusa karakterizatu du, zer-nolako errefusa jasotzen den ezagutzeko asmoz. Bertan, bilketa mota ezberdinak alderatu dira, edukiontzi bidez edo atez ateko bilketa bitartez. Egindako 50 karakterizazioetatik, Usurbilgo errefusa izan da material biodegradagarri gutxien duen errefusa (%8,81) eta material mixto gehien zuena (pixoihal eta konpresak) erdia baino geihago (%51).

Material konpostagarri gehien

Horrez gain, 2017. urteko lehen hilabetean zehar Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko hainbat herritako biohondakinen karakaterizazio bat egin du eta Usurbilgo hondakinak kalitate gorenekoak direla ondorioztatu ahal izan du. San Marko mankomunitateko herri ezberdinetako emaitzak aztertuta –34 karakterizazio egin dira– eta herri mailan eginiko gaikako bilketa kontutan hartuz, Usurbilgo biohondakina izan da material konpostagarri gehien (%99,78) eta errefusa gutxien duena (%0,22).

“Zalantzarik gabe, ondoriozta dezakegu Usurbilgo hiri hondakin gehienak gaika biltzen direla eta gainera bildutako kalitate oso onekoa dela”, adierazi du Xabier Arregi Usurbilgo alkateak.

*Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunearen lotura, karakterizazioaren azterketaren emaitzekin:

http://www.gipuzkoaingurumena.eus/documents/609968/787272/2016+karakterizazio+azterketa/510e028c-607f-2b4b-8efc-3d3004bd526c