Albisteak

Atzealdea

Usurbilerako turismo eredua, eztabaidagai

Usurbilek dituen altxor ezkutu horiek ezagutarazteko, Harria Hitz bisitaldia egin zen urrian, sorkuntza eta ondarearen arteko harremana aztertuz nola kultura-kontzeptuen hedapena azalduz.

2016·11·02


Usurbilek zein turismo eredu bultzatu behar duen eta berau nola gauzatu daitekeen hizpide izango dute usurbildarrek Potxoenea kultur etxean larunbat honetan. Izan ere, turismo ezberdin bat sustatu nahi du Udalak herrirako, Usurbilek hain barneratua duen ondare artistikoari lotutakoa, hain zuzen. Horretarako, larunbatean, 16:00etan, kafe tertulia antolatu da Potxoenean, eta horren ondoren herriko txoko berezienetatik 'Herri eta Harri' bisita gidatua egingo da.

“Eskariaren ikuspegitik, helmuga turistiko bat kontsumo toki bat da. Bertan produktu merkaturatuak eros daitezke, funtsean aisiari lotutakoak. Produktu horiek osatzeko, osagai jakin batzuk konbinatzen dira (askotan ondarea) eta, konbinazio horren arabera, osatzen den eskaintza kalitate handiagoa edo txikiagoa izango du”, dio Ereiten KZ taldeko Aurkene Alzua ordezkariak.

Hastapenak

Joan den hilabetean, Usurbilek eman zituen aurreneko pausoak turismo eredu berri horren baitan. Izan ere, Usurbil euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Inon baino hobe islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultur eztanda eta inon baino hobe islatzen da 60. hamarkadako kultur eztandaren ondorena.

Usurbilek dituen altxor ezkutu horiek ezagutarazteko, Harria Hitz bisitaldia egin zen urrian, sorkuntza eta ondarearen arteko harremana aztertuz nola kultura-kontzeptuen hedapena azalduz. Horretarako, artista ezberdine herrian dituzten obrei erreparatu zitzaien: Dema Plaza, Udarregi bertsolaria, Zumeta, Mikel Laboa edota Tapia eta Artze anaiak. Bukatzeko, Zumetaren tailerra bisitatzeko aukera izango da, lehen aldia izango baita talde ireki batek estudioa ezagutzeko aukera izango duena.