Albisteak
Atzealdea

Usurbilek ez du betetzen gaur BOEk ordutegiak malgutzeko ateratako biztanle dentsitatearen baldintza

10.001 biztanle baino gutxiago izan arren, ez dago 100 biztanle kilometroko mugaren azpitik: 239 ditu. EAE bigarren fasean sartzen bada, astelehenetik aurrera ezabatuko dira ordutegi mugak.

2020·05·22


10.001 biztanle baino gutxiago izatea eta 100 biztanle kilometroko dira gaur BOEk ordutegiak malgutzeko atera duen dekretuan zehazten diren bi baldintzak. Lehenengoa bai, baina bigarrena ez du betetzen Usurbilek: 239 biztanle ditu kilometroko.

Dena den, EAE konfinamendua arintzearen bigarren fasean sartzen bada astelehenean, orduan ezabatuko dira ordutegiak. Kasu horretan, dena den, litekeena da 70 urtetik gorakoentzako eta mendekotasunak dituztenentzako ordutegiak finkatu eta errespetatu behar izatea. Gaur jakinaraziko dute EAE bigarren fasera pasatuko den edo ez.