Albisteak

Atzealdea

Usurbildarrei oharra: GHKk hondakinen tasak igotzeko harturiko erabakiaren aurrean

Usurbildar estimatua: Gutun honen bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) hondakinen gaineko tasak neurriz gain igo dituela jakinarazi nahi dizuegu.

2016·03·22


 

Abenduaren 31n argitaratu ziren GHKren 2016rako tasak, eta igoera nabarmena ekarri dute: errefusa tratatzeagatik mankomunitate guztiei 173,11 €-ko tasa ezarri die, hau da %20 gehiago; eta organikoa tratatzeagatik, gure mankomunitateari 138,58 €-ko tasa ezarri digu, hau da, %92 gehiago. Igoera hau dela eta, gure analisia eta iritzia helarazi nahi dizkizut:

1.- GHK-k ez du igoera hau azaldu, partekatu eta adostu udalekin, ez eta mankomunitateekin ere. Hala ere, igoera honen atzean Zubietako errauste-planta dagoela begi-bistakoa da. Izan ere, 2011n, Markel Olano Diputatu Nagusiaren lehen agintaldiaren bukaeran, GHKk banku zehatz batzuekin kontratu agresibo bat (swap bat) sinatu zuen erraustegia finantzatzeko. Esan behar da erakunde publikoetan horrelako kontratuak ez direla ohikoak izaten, eta gure udalean, esaterako, ez dugula inoiz swap produkturik onartzen.

2.- Tasa igoera honek errefusaren zatiari ez ezik organikoaren zatiari ere eragiten dio. Atzera egiten du, eta ez du lehen bezala saritzen bilketa selektiboa ondo egitea.

Horregatik, ez dugu onartzen GHKk aldebakartasunez mankomunitateei ezarritako errauste-tasa hau, Usurbilen %83 birziklatzen dugulako, Gipuzkoako batez bestekoa %45 denean. Ez al dute gehiago ordaindu behar gutxiago birziklatzen dutenek?

3.- Pasa den legealdian Diputazioak errauste-plantaren proiektua bertan behera utzi zuen, herri eskari zabalari erantzunez. Diputazio berriak alternatiba baztertu eta Zubietako errauste-plantaren proiektua berreskuratu du. Birziklapenean buru belarri sakondu baino, nahiago izan dute Gipuzkoan berriz hondakinak erraustu. Bide horretan, lehen erabakia tasen igoera izan da. Ez da azken igoera izango ordea, azkenean errauste-plantarekin aurrera egiten badute, 2011n sinatutako kredituaz gain, eraikuntza bera ere ordaindu beharko dugulako denon artean (gutxi gorabehera 300 milioi gehiago). Hau horrela, hurrengo urteotan hondakinen tasa Gipuzkoan 300 eurotara inguratuko dela aurreikus daiteke.

4.- Usurbil aitzindaria izan zen hondakinen prebentzio eta kudeaketan. Usurbilek hartutako bidea beste hainbat udalek jarraitu zuten gero, bilketa ereduan edota sentsibilitate lanean aldaketa garrantzitsuak emanez. Joera honi eutsiz gero, argi dugu Gipuzkoan errauste-planta ez dela beharrezkoa izango.

5.- Dagokiguna, bidezkoa dena, ordainduko dugu udal gisara, baina honekin batera jakinarazi nahi dizut gure eskuetan dugun guztia egingo dugula Zubietan errauste-planta eraiki ez dezaten, Gipuzkoak ezin duelako gehiago zorpetu, udal honek ez duelako gehiago ordaindu nahi beharrezkoa ez den azpiegitura batengatik eta, azken finean, beste alternatibak egon badaudelako, azken zazpi urteotan erakutsi dugun bezala.

*

Mediante esta carta, queremos explicarte que la Diputación Foral de Gipuzkoa y el Consorcio de Residuos de Gipuzkoa (GHK) han subido las tasas de la recogida de residuos de manera abusiva.

Las tasas que GHK ha aprobado para este 2016 son las siguientes: a todas las mancomunidades se les impone una tasa de 173,11 euro por el tratamiento de la fracción rechazo; es decir un 20% más. Por otra parte, se nos obliga a pagar a nuestra mancomunidad una tasa de 138,58 euros por el tratamiento de la materia orgánica; en este caso supondría un 92% más.

Brevemente, te presentaremos nuestra opinión sobre esta subida:

1- No han explicado ni contrastado esta subida de tarifas ni con los ayuntamientos ni con las mancomunidades. El único objetivo de esta subida de tasas es construir la incineradora de Zubieta.

2- No se premia el reciclaje. ¿No deberían de pagar más los que menos reciclan?

3- Al recuperar el proyecto de la incineradora de Zubieta, esta no será la única subida en estas tasas. Calculamos que en los próximos años la subida se acercará a los 300 euros.

4- Usurbil fue pionera en la implantación y el desarrollo de una alternativa a la incineración. Seguimos creyendo que la incineradora de Zubieta no es necesaria.

5- Tenemos una responsabilidad. Haremos todo lo que las instituciones nos permitan para que la incineradora de Zubieta no se lleve a cabo y no nos obliguen a pagar estas tasas abusivas.