Eduki publikatzailea
Atzealdea

Ugartondoko obren ondorioz, martxoaren 26tik aurrera zirkulazioan aldaketak izango dira

Ugartondoko etxebizitzak eraikitzeko lanak hasi dituzte egunotan, eta obra honek eremu horretako zirkulazioa aldatzea ekarriko du. Hala, martxoaren 26tik aurrera, Pikaolatik herrigunerantz doan errepidea itxi egingo dute, eta, ondorioz, Ugarte baserriaren aurreko aldapa bi norabidekoa bihurtuko da. Zirkulazioa semaforo bidez erregulatuko da. Eremu horretako ibilgailuen joan-etorria arintzeko, herritarrei dei egiten zaie Troiako sarrera-irteerak, ahal den neurrian, saihesteko.

2019·03·20


Ugartondoko etxebizitzak eta urbanizazioa eraikitzeko obrak hasi dituzte egunotan, eta horrek eremu horretako zirkulazioa aldatzea ekarriko du, obrek iraun bitartean. Izan ere, Pikaolatik kaskorantz doan errepidea itxi egingo dute, eta, ondorioz, Ugarte aurreko errepidea bi norabidekoa bihurtuko dute. Ibilgailuen joan-etorria semaforo bidez erregulatuko da: aldaparen hasieran eta amaieran jarriko dira semaforoak. Halaber, haur-eskolako aparkalekuak kendu egingo dira, errepide hori bi norabidekoa bihurtuko delako. Edonola ere, haur-eskolako erabiltzaileentzat haur-eskolatik ermitara bitarteko errepide zatia egokituko da, umeak utzi edo jaso bitartean, ibilgailua une batez aparkatu ahal izateko. Aldaketok martxoaren 26ean bertan jarriko dira martxan. Bestalde, zonalde horretan ibilgailuen joan-etorria arintzeko, herritarrei eskatzen zaie Troiako sarrera-irteera, ahal den neurrian, saihesteko, eta herriko sarrera nagusiak erabiltzeko.