Albisteak

Atzealdea

Ugartondoko etxebizitza babestuen behin behineko zerrendak ostiral honetan publikatuko dira

Zerrendak erakusketa publikoan jarriko dira udaletxeko taulan irailaren 15etik 28ra artean.

2017·09·13


Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako A-59 (Ugartondo) Eremuan eraikiko diren 46 etxebizitza tasatu eta babes ofizialeko 46 etxebizitza, bere garaje eta trastelekuekin, esleitzeko zozketan partehartzeko aurkeztutako eskaerak aztertu ostean, Alkatetzak 2017ko irailaren 11ean emandako dekretuen bidez onartuen eta baztertuen behin behineko zerrendak onartu ditu.

Zerrendak erakusketa publikoan jarriko dira Udaletxeko Iragarki Taulan 2017ko irailaren 15etik 28ra (biak barne), interesatuek aztertu eta, beharrezkoa ikusten badute, ondoen deritzoten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ondoren, aurkeztutako erreklamazioak aztertu ondoren, zozketarako onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onartuko da.