Eduki publikatzailea

Atzealdea

Udalberriren 5.zenbakia kalean da

Gaur goizean banatu dute herriko etxe guztietan Usurbilgo Udalak hilero argitaratzen duen Udalberri aldizkaria. Honako hau 5. zenbakia da. Bi gai nagusi jorratzen dira: hilerri zaharraren hustutze prozesua eta herriko puntu beltzak. On egin!

2018·04·09


Kalean da Usurbilgo Udalaren Udalberri aldizkaria. Honako hau 5.zenbakia da, eta gaur goizean ari dira etxe guztietan banatzen. Alkatearen txokoan, Xabier Arregi alkateak, ume eta gaztetxoekin egin izan dituen harremanei erreparatu die, eta zer nolako balioa ematen dion gazteen ekimenari eta herriko gaietan inplikatzeari. "Udala herri-etxea da beste ezeren aurretik, eta izaera horri eutsiko badio ezinbestekoa da gazteek ere berentzat hartzea, eta parte hartzeko aukera zabaltzea", dio. Beste bi gai ere lantzen dira. Batetik, hilerri zaharra husteko lanak ekainean bukatuko direla-eta, hilerriaren gaineko erreportaje historikoa egin da, lurpean urte luzez gorde diren istorioak argitara ekarriz. Bestetik, martxoko plenoan landutako gai bat ekarri da orriotara: herriko puntu beltzak. Alkateak puntu beltzei soluzioa emateko, lantalde bat eratzeko egindako proposamenaren gainekoak aipatzen dira.