Agenda
Atzealdea

Udalbatzaren legealdiko azken osoko bilkura ostegunean

Maiatzaren 26an dira udal hauteskundeak, eta hori dela eta, hilabete honetako plenoa aurreratu egin dute, eta ostegun honetan izango da, ezohikoa. Hain zuzen, azken osoko bilkura izango da. Ohi bezala, 18:00etan, hasiko da. Hauxe, gai-ordena: 1.- Aurreko aktaren onespena: 2019/04/30eko bilkura. 2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2019ko apirilaren 24tik maiatzaren 16ra (2019/0390-2019/0448). 3.- 2019. urteko Plantilla Organikoaren aldaketa. 4.- 2019. urteko Lanpostuen Zerrendaren aldaketa. 5.- Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Usurbilgo Udalaren arteko hitzarmena, mendekotasun prestazio ekonomikoak jasotzen dituzten herritarrek jasotako zaintzaren kalitatearen aldiko jarraipena egiteko. 6.- Buruntzaldean bazterkeria arriskuan dauden pertsonentzako etxebizitza babestuetan alojamendu- zerbitzuak emateko lankidetza hitzarmenaren aldaketa onartzea. 7.- Usurbilgo II. Adikzioen Tokiko Plana (2019-2023) onartzea. 8.- HAASetako A-96 (Portalmusu) eta A-97 (Komentua) eremuen Hiri Antolamendurako Plan Bereziaren aldaketa. Hasierako onespenerako alegazioa erantzutea eta behin betiko onartzea. 9.- HAASetako A-59 (Ugartondo) eremuaren garapenak eraginda, kale izendegia eguneratzea bost kale berri sortuz. 10.- Zumarte Musika Eskola birgaitu eta handitzeko Construcciones Moyua, SL enpresarekin izenpetutako obra kontratua aldatzea, prezio kontradiktorioak onartuz. 11.- Galdera-eskaerak.
21 MAI