Agenda

Atzealdea

TXTXTX (TXokoaldeko TXalaparta TXokoa)ren aurkezpena

5 MAI

 

Usurbilgo Udalak Txokoaldeko tren Geltokiaren eraikinean Kultur Proiektu Berritzaileak garatzeko ideia lehiaketa jarri zuen martxan. Lehiaketaren emaitza izan da TXTXTX (Txokoaldeko Txalaparta Txokoa) eta ostiral honetan eraikinean bertan proiektua ezagutzeko aukera izango dugu Oreka TX taldekideen eskutik. Herritarrak eta bereiziki Txokoaldeko bizilagunak gonbidatu nahi ditugu, auzotar berriesn eskutik bertan garatuko den proiektua ezagutzera.

18:30 Proiektuaren aurkezpena: Txokoalden burutuko dugun lana zein izango den eta herritarrentzat zer egongo den ikusgai eta erabilgarri azaltzea.

19:00tan kontzertu formatuan entsegu irekia, publikoaren parte hartzeari irekia

Bukatzeko lunTX TXiki bat izango da.