Albisteak

Atzealdea

Txokoalden hainbat obra burutu ditu Usurbilgo Udalak

Usurbilgo Udalak 45.000 euroko diru-partida bideratu du zeregin horietara.

2016·11·20


Hainbat asteren ondoren, Txokoalde auzoko toki ezberdinetan hasitako obrak bukatuko dira datozen egunetan. Bertako herritarrekin hainbat neurri adostu ondoren, umeentzako jolas parke berria eraiki da. Horrez gain, kaleetan zein aparkalekuan pintaketa lanak egin eta ezinduentzako plaza berri bat sortu da. Txokoaldeko zubian, berriz, euri-urak bideratzeko obrak egin dira.

Bukatzeko, aurrez aipatutako aparkalekuan eserlekuak jarri dira, eta Erroizpeko bidea asfaltatu egin da.

Usurbilgo Udalak 45.000 euroko diru-partida bideratu du zeregin horietara.