Agenda
Atzealdea

Txirikorda prozesuaren lansaioa

Txirikorda belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioaren proiektua osatzeko parte hartzeko prozesuak aurrera darrai, eta hurrengo lansaioa martxoaren 23an izango da, ohi bezala, Potxoenean, larunbatarekin. Egun horretan bizikidetzaren gaia izango dute hizpide parte-hartzaileek. Orain artean hiru lansaio egin dira, eta honako gai hauek landu dira: lehen saioan etxebizitzaren izaera orokorraz aritu zinen; bigarrengoan, erabiltzaileez eta sarrera-baldintzez, eta, azken saioan, espazioen diseinuaz. Saio irekiak dira denak, eta nahi duen orok du bere iritzia edota ekarpena egiteko aukera.
23 MAR