Albisteak
Atzealdea

Ttipi-Ttapa programaren onurak, ikerketa kualitatibo batean

2012. eta 2017. urteen artean egin zuten ikerketa, eta horren emaitzak aurkeztuko dituzte asteazkenean Artzabalen, 11:00etan.

2019·10·14


Ttipi-Ttapa programak parte-hartzaileei zein onura egiten dien ikertu du Eusko Jaurlaritzak, Tolosa-Goierriko eskualdean arreta jarrita: hain zuzen ere, horren barruan kokatzen du Osakidetzak Usurbil. Elkarrizketak eta foku-talde ugari egin ziren hainbat herritako parte-hartzaile, boluntario eta teknikariekin: tartean izan ziren, baita ere, Usurbil Goazen Kalera-n parte hartzen duten lagunak ere.

Ikerketa horren emaitzak esku artean dituzte honezkero, eta horien berri emango dute etzi, hilaren 16an, Artzabalen: 11:00etan izango da. Ttipi-Ttapari buruzko bideo bat ere egin du Eusko Jaurlaritzak, parte-hartzaileen iritzia jasotzen duena, eta hori ere asteazkeneko aurkezpenean ikusteko aukera izango da.