Albisteak

Atzealdea

Gonbidapena

TOKIKOMek, Aiurri, Kronika, Noaua! eta Txintxarrirekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Ekonomia Gurean saioa antolatu du gure bailaran

2016·12·16


TOKIKOMek, Aiurri, Kronika, Noaua! eta Txintxarrirekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Ekonomia Gurean saioa antolatu du gure bailaran.

Beterri-Buruntzako errealitatearen protagonista diren herritarrekin gure ekonomiaz hitz egin nahiko genuke, eta etorkizuneko desafioei begira jarri. Horretarako, Urko Aristik gidaturiko hizketaldian hizlari izango ditugu tokiko garapena eta ekonomian aditua den Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutoko ordezkari bat eta Beterri-Buruntzako ekonomia gertutik ezagutzen duten bi gonbidatu. Mendi Group enpresako ordezkari bat eta sagardo ekoizleen mundua gertutik ezagutzen duen ordezkari bat. Atsegin handiz gonbidatu nahi zaituztegu ekonomiaren gaineko solasaldi honetara.

Eguna: 2016ko abenduaren 20a

Ordua: 10:30 - 11:30

Lekua: Bastero Kulturgunea (Andoain)

Ekonomia Gurean zertan den jakitera gonbidatzen zaitugu eta bertaratzekoa bazara, eskertuko genuke aurrez asistentzia konfirmatzea inprimaki hau beteta edota telefono honetara deituta: 943 300 732