Albisteak

Atzealdea

Sexismoa ez oparitzeko gida

Usurbil, Hernani, Andoain eta Astigarreko udalek "Sexismoa ez oparitzeko" gida kaleratu dute, Eguberrien atarian. Egun hauetan banatu da herriko ikastetxeetan, nagusiki, gurasoei zuzenduta. Gida horrek mezu argia igortzen du: jostailu eta jolasak aukeratzeko garaian kontuan hartu behar dira haurren nahiak eta gustuak, baina modu kritikoan. Hala, aukeraketa horretan aholkatzen du generoaren ikusmolde estereotipatua eta ez sexista transmitzen dituzten jolasak aukeratzea, hau da, haurren jokabidea haien generoaren araberakoa izatea bultzatzen ez duten jostailu eta ipuinak, hain zuzen ere. Izan ere, egungo haurrak dira etorkizuneko jendartea osatuko dutenak, jendarte aldatu edota hobetzeko lan gingo dutenak.

2017·12·06


"Ipuinak oparitu eta irakurtzen dizkiegu haurrei, baina zein balore helarazten dizkiegu?". "Zein jendarte mota nahi dugu gaur egun eta etorkizunean?". Halako galderak plazaratzen ditu Sexismoa ez oparitu gidak, haurrei jostailuak eta ipuinak oparitu aurretik, hausnarketa egin dezagun bultzatzeko. Usurbil, Hernani, Andoain eta Astigarrako udalek kaleratu berri duten gidak lagungarri izan nahi du bide horretan. Jostailu eta ipuinen aukeraketan, kontuan hartu beharreko zeinbait irizpide ematen ditu, hala nola honakoak: inor baztertu gabe, edozein umerentzat egokiak direnak; generoaren ikusmolde estereotipatua eta sexista transmitzen ez dutenak izatea, hau da, haurren jokabidea haien generoaren araberakoa izatea bultzatzen ez dutenak; gaitasun indibidualak (pentsatzeko gaitasuna, irudimena, sortzailetasuna edo jakinmina, kasu) eta sozialak (komunikatzeko, laguntzeko edo besteen tokian jartzeko gaitasuna, kasu) sustatzen dituztenak, eta abar. Hala, adin tarte bakoitzerako egokiak diren jolas, jostailuak eta ipuinen gidatxo bat azaltzen da.

Hemen ikus dezakezue