Albisteak

Atzealdea

Santueneako “Gure elkartea” jubilatuen lokaleko tabernaren kudeaketa esleitzeko prozedura irekia martxan da

Santuenea 11n kokaturiko Usurbilgo Udaleko “Gure elkartea” Jubilatuen lokaleko taberna eta bertan dauden elementu eta instalazioen erabilpena eta zerbitzua esleitzeko prozedura irekia abiarazi du Usurbilgo Udalak.

2016·01·31


Kontratu honen hasierako iraupena 2 urtekoa izango da, hau urtez urte, luzatu ahalko delarik, beste 2 urte gehiagoz, guztira 4 urte bete arte.

Hau kudeatzeko gutxieneko kanona hileko 300 euro + BEZ izango da, alegia, urteko 3.600 euro + BEZ. Bi urte igarotakoan, kanona berrikusteko aukera egongo da.

Kontratua betetzean, esleipendunak bere jardueragatik eragindako kalteei erantzuteko asegurua eduki beharko du, gutxienez 150.000 eurokoa.

Hizkuntza irizpideei dagokionez, kontratuaren xede den prestazioaren berezko ezaugarriak kontuan hartuta, zerbitzu hizkuntza euskara izango da, hizkuntz-paisaian ere islada izan beharko duelarik, errotuluei, oharrei, seinaleei, kartelei eta gisa bereko komunikazio orokorrari dagokionez.

          

Kontrataziorako irizpideak

 

Kontratu honen esleipen prozeduran honako irizpideak hartuko dira kontuan: kanonean egiten den eskaintza, proposamenaren balio teknikoa (ustiapen proiektua, Santuenea auzora egokitzea eta zerbitzuaren antolaketa kontuan hartuko direlarik), inbertsio hobekuntzak eta bestelako hobekuntzak.

Kontratazio prozedura honetan parte hartu ahal izango dute, jarduteko ahalmen eta gaitasun juridiko osoaren jabe diren eta kaudimen ekonomiko, finantzario eta tekniko edo profesionala egiaztatzen duten pertsona fisiko zein juridikoek.

Eskaintza honi buruzko informazio osoagoa, Usurbilgo Udaleko Erregistroan eskainiko da.