Albisteak

Atzealdea

Santixabeletako egitarauaren diseinua egiteko lehiaketa zabalik

1
Usurbilgo Udalak Santixabeletako egitarauaren diseinua egiteko lehiaketa antolatu du.

2016·04·25


NORI ZUZENDUA

Lehiaketa publikoa eta irekia izango da. Lana originala eta argitaratu gabea izango da, beste
lehiaketetan parte hartu gabea, eta ez da izango beste lan batzuen kopia, ez guztiz, ez zati batean.
Lehiaketa honetara norbanakoak zein taldeak aurkez daitezke. Taldean aurkeztuz gero, taldekide
bat izendatuko da lanaren arduradun. Nahi adina lan aurkez daitezke.

SARIA

Lehiaketa irabazten duenak 500 euroko saria jasoko du.

LANA NOIZ ETA NON AURKEZTU

Lana maiatzaren 20a baino lehenago erregistratu behar da Usurbilgo Udaleko erregistroan edo
posta bidali beharko dira.

Hona hemen helbidea:

Usurbilgo Udala
Kultura Saila
Jose Martin Sagardia Plaza z.g.
20170 Usurbil

Proposamenak postaz bidaltzen direnean, posta-bulegoan bidaltzen deneko data justifikatu beharko
da, eta egun berean e-maila bat bidaliko da udalari kultura@usurbil.eus helbidera.


LANA NOLA EGIN ETA NOLA AURKEZTU
Egitarauaren diseinua egiteko, egitarauaren testua Potxoenea Kultur Etxean jaso behar da edo
emailez eskatu kultura@usurbil.eus helbidean, eta testu horretan oinarrituta egingo da diseinua.

Horretaz gain, Usurbilgo Udaleko logoa ere eduki beharko du.
Jaietako egitaraua euskaraz egingo da. Lehiaketa irabazten duenak gaztelaniazko bertsio laburtua
jasotzen duen tamaina txikiagoko eskuorria maketatu beharko du lehiaketa irabazi ondoren.
Lanaren neurria librea izango da.
Lanak euskarri digitalean eta paperean aurkeztu behar dira. Euskarri digitalean: CD edo pendrive
batean, aurkeztu beharko da eta PDF formatuan egongo da.
Lan irabazlea aukeratzerakoan, epaimahaiak kontuan izango du lana inprimatzeak izango duen
kostua. Inprimaketa kostuak, beti ere, bat etorri behar du udalak aurreikusita duen
aurrekontuarekin. Gehiegizko gastua lana baztertzeko arrazoia izan liteke.
Erabakia hartzeko orduan, garrantzi handia emango zaio, besteak beste, egitaraua erraz irakurtzeko
modukoa izateari.

Proposamen bakoitzeko, bi kartazal aurkeztuko dira, –A eta B –, eta hauen kanpoaldean, ondoko
datuok jasoko dira:
- Egilearen izengoitia
- A edo B kartazala den (kasuaren arabera).
- Santixabel egitarauaren lehiaketa.
A kartazala: aurkezleari buruzko datuak bilduko dira: izen-abizenak edo elkartearen izena, IFZ/IFK,
helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa eta hura identifikatzeko behar den beste edozein datu.
B kartazalean: proposatzen den diseinua joango da, euskarri digitalean eta paperean.
Kartazaletan eta B kartazaleko dokumentazioan izengoitia ez den beste izenik erabiltzen bada
identifikatzeko, eta izen horrek parte-hartzailea zein den jakiteko bidea ematen badu, parte
hartzaile hori lehiaketatik kanpo geldituko da.

EPAIMAHAIA
Epaimahaia Santixabeletako Jai Batzordeko bi kidek, diseinu arloan ezagutza duten bi kidek eta
kultura zinegotziak osatuko dute.

OHARRAK
Aurkeztutako lanetan hizkuntza eta irudien erabilera ez sexista bermatu behar da. Pertsonen irudiak
erabiltzekotan, emakumeen eta gizonen presentzia modu orekatuan eta ez estereotipatuan islatu
behar da. Izan ere, emakumezkoak eta gizonezkoak neurri berean ekintzaile eta protagonista
modura agertu behar dira, 4/2005 Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeak agintzen
duen modura.
Saria eman gabe geratu ahal izango da, baldin eta aurkeztutako lanek ez badute behar besteko
kalitaterik.
Lanaren jatorrizko diseinuak inprimatzerakoan, aldaketaren bat izan lezake. Irabazleak, egitarauko
azken aldaketak egin beharko ditu inprentara eraman aurretik.
Hautatutako diseinuaren egileak Usurbilgo Udalari lagatzen dizkio ustiapen eskubideak.
Lehiaketara aurkeztutako lanekin Udalak erakusketa bat egin lezake.
Lehiaketan parte hartzeak ezinbestean dakar oinarri hauek onartzea.

Argibide gehiagorako: 943 371999 / kultura@usurbil.eus

1