Albisteak
Atzealdea

Santixabelak osasun krisi garaira egokituko dituzte

Berrogeialdia hasi zenetik, lehenengo bilera egin zuen atzo Santixabeletako jai batzordeak

2020·05·12


Santixabeletako Jai Batzordeak atzo egin zuen, berrogeialdia hasi zenetik, lehen bilera. Egungo egoera eta uztail hasieran izan daitekeena kontuan izanda, festen antolakuntzari beste forma bat ematea erabaki dute. Beraz, festak ospatu, ospatuko dira, nahiz eta beste formatu eta ezaugarri batzuekin izan. Hurrengo bileretan zehaztuko dute osasun krisira egokitutako Santixabelen eredua.

Bihar eta etzi kultur eragileekin bilduko da kultura saila.