Albisteak
Atzealdea

Santixabelak antolatzeko bilera irekia egingo dute astelehenean

Udarregi ikastolaren eraikin gorrian izango da bilera, erdiko aretoan, 18:00etan.

2020·05·22


Hilabete baino gutxi gehiago gelditzen da 2020ko Santixabeletarako: ez dira ohiko festak izango, molde hori ez datorrelako bat egungo testuinguruarekin, baina festak ospatzea da asmoa, baldintza berrietara egokituta. Halaxe erabaki zuten jai batzordeko kideen artean. Osasun irizpideak errespetatuz kultur eskaintza bermatzea izango da aurtengo festen helburua.

 

Deialdia irekitzea erabaki dute, gainera, herritar gehiagoren laguntza eta ekarpenak bilatzeko asmoz. Bilera astelehenean, maiatzaren 25ean izango da, Udarregi ikastolaren eraikin gorrian, erdiko aretoan, 18:00etan.