Albisteak

Atzealdea

Santixabel jaiak antolatzen hasteko lehen bilera otsailaren 6an egingo da

Oraindik asko falta da Santixabeletarako, baina festak antolatzen hasteko ordua iritsi da. Hala, Kultura Sailak otsailaren 6rako jarri du zita: 18:00etan, Potxoenean. Lehen bilera horretan festen datak erabakiko dira, noiz hasi eta noiz bukatu, eta, era berean, taldeek edota norbanakoek jaietarako dituzten proposamenak jasotzen eta aztertzen hasiko dira. Aurreko urteetan jai-batzordean herritar ugarik parte hartu du, eta aurten ere hala izatea nahi dute udaleko ordezkariek. Edozeinik du parte hartzeko aukera.

2018·01·18


Santixabelak prestatzen hasteko lehen bilera otsailaren 6rako deitu du Kultura Sailak. Bilera Potxoenean izango da eta 18:00etan hasiko da. Jai-batzordean edonork parte hartu dezake, eta herritarrei parte hartzeko deia egiten zaie. Azken urteetako jai-batzordeak oso jendetsuak izan dira, eta emaitza ere, halakoxea izan da, horrenbestez: jai parte-hartzaileak, herrikoiak eta egitarau oparoa. Aurten ere hala izatea espero dute udaleko ordezkariek. Lehen bilera horretan Santixabeletako egunak zehaztuko dira, hau da, jaiak noiz hasi eta noiz bukatuko diren, eta, era berean, jendearen proposamenak biltzen eta aztertzen hasiko dira. Uztaila bitarte, guztira laupabost bilera egitea aurreikusten dira.