Albisteak
Atzealdea

Sagardo Eguna bertan behera geldituko da, Covid19 birusagatik

Eguna ez ospatzea erabaki dute Sagardo Egunaren Lagunek, egoeraren larritasuna aintzat hartuta.

2020·04·17


Aurten ez da Sagardo Egunik izango: hala erabaki dute Sagardo Egunaren Lagunek. XXXIX. Edizioa ospatzekoa zen aurten, baina Covid19 birusak sortutako “egoera zaila” dela eta, ez egitea erabaki dute. “Denbora pasatzen utzi dugu, guztia lasaitu eta hobetuko ote zen esperantzaz, baina hainbat buelta eman ondoren, bertan behera uztea erabaki dugu”.

Gizartea, oro har, ez dela egoera samurra bizitzen ari nabarmendu dute, eta asko falta dela guztia amaitzeko. Dena den, mezu positiboa zabaldu dute: “Ez ahaztu ekaitz guztien ostean barealdia etortzen dela, eta esku zabalik hartuko dugula: datorren urtean itzuliko gara, eta kolosala izango da!”. Eta, bitartean, etxean gelditzera deitu dituzte herritarrak.

[Argazkia: Noaua!]

Hemen Sagardo Egunaren Lagunen oharra, osorik: