Albisteak

Atzealdea

Prentsa oharra 2015/10/07

Pasa den urtean hainbat eskari luzatu zituzten Usurbilgo herritarrek autobus zerbitzua hobetzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak herrialdeko garraio publikoaren inguruan egindako lanketaren baitan. Ekarpen horien artean, Usurbildik IES Lasarte-Usurbilgo institutura ikastera zihoazenentzat ordutegia egokitzekoa zegoen

2015·10·18


Ildo horretan, pasa den astetik ordutegi berria dago indarrean. Usurbildik ospitalerako linean zihoan 15:20etako autobusa kendu egingo da. Eta, 16:17etan Aginatik ateratzen zena, aurrerantzean, 16:20ean Usurbildik aterako da.

            Kontrako norantzan aldiz, eta Usurbildik IES Lasarte-Usurbilgo institututik etorri behar dutenen loturak hobetzeko, 15:20etan geldialdia egingo du autobusak Lasarten, Usurbila 15:50etan helduz eta Aginara 15:52etan amaituz.

            Horrrez gainera, Donostiako Ospitaletik 16:10etan frekuentzia berria gehitu diote linea horri. Honek, 16:20etan geldialdi bakarra egingo du, Usurbilen.