Albisteak

Atzealdea

PEParen parte-hartze prozesuaren lehenengo fasea bukatu da eta bigarren faseari hasiera eman zaio

1
Animatu zaitez parte hartzera inkesta erantzunez!

2016·05·25


Maiatzaren hasieran, Oria ibaiaren Paisaiarako Ekintza Planaren (PEP) parte-hartze prozesuaren lehengo fasea bukatu zen. 20 agentek parte-hartu zuten prozesu horretan eta emaitza oso interesgarriak lortu ziren. Horrela, Oria ibaiaren egoera eta populazioak egoera hori ulertzeko duen moduari buruzko lehenengo azterketa egin ahal izan da. Emaitzak planaren web orrian kontsultatu eta deskargatu daitezke..

Orain, parte-hartze prozesuaren bigarren faseari eman zaio hasiera. Horretarako, Usurbilgo herritarrei nahiz beste herrietako guztiei prestatu dugun INKESTA erantzutera animatzen zaituztegu. Inkesta internet bidez erantzun ahal izango duzue planaren web orrian sartuta. Era berean, paperez erantzuteko aukera ere eskainiko zaizue. Horretarako, herriko leku desberdinetan banatuko dira inprimakiak. Animatu Oria ibaiaren Paisaiarako Ekintza Planean parte hartzera, guztion artean ERRIOA BIZI! lortuko dugu.

Inkesta betetzeko, egin klik hemen

1