Agenda
Atzealdea

"Berdintasunean hezteko gakoak" hitzaldia

Udaleko Parekidetasun Sailak antolatutako solasaldia da. Haur eta gazteak berdintasunean hezteko baliabide ugari ditugu: Ipuin parekideak, film eta serie parekideak, hizkuntza era ez sexistan erabiltzeko gidak, emakume erreferenteak... Baina, horien berri izateaz gain, ezinbestekoa da helduon ikuspegia aldatzea. Hitzaldi honetan berdintasunean hezteko baliabideak azaltzeaz gain, ikuspegia aldatzeko kontuan izan beharreko eremuez jardungo gara. Solasaldia martxoaren 26an izango da, asteartearekin, 17:00etan, Potxoenean.
26 MAR