Agenda
Atzealdea

Osoko bilkura

Eguberriak direla eta, abenduaren 20ean izango da, ostegunarekin, osoko bilkura, ohi bezala, 18:00etan. Hona hemen gai-ordena: 1.- Aurreko akten onespena: * 2018/09/25eko ohiko bilkurako akta. * 2018/10/30eko ohiko bilkurako akta. 2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2018ko urriaren 22tik abenduaren 7ra (2018/1271-2018/1536). 3.- 2019ko Aurrekontuak hasieraz onartzea. 4.- 2019ko Lanpostuen Zerrenda onartzea. 5.- 2019ko Plantilla Organikoa hasieraz onartzea. 6.- HAASetako A-107 (Iartza) Eremuko H.E.U. 107-11 exekuzio unitateari dagokion XehetasunAzterketaren aldaketa behin betikoz onartzea. 7.- HAASetako A-39 (Markesaenea) eta A-49 (Langaldea) eremuetako ezaugarrien fitxaren aldaketa puntuala. 8.- Buruntzaldean bazterkeriako arrisku egoeran dauden pertsonentzako tutoretzapeko etxebizitza zerbitzuak emateko hitzarmena onartzea. 9.- Buruntzaldean bazterkeriako arrisku egoeran dauden pertsonentzako tutoretzapeko etxebizitza zerbitzuaren arautegia hasieraz onartzea. 10.- Beterri-Buruntza eskualdean bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako gizarteratze eta laneratze programaren zerbitzua emateko hitzarmena onartzea. 11.- Usurbilgo Udalaren VI. Plangintzaldirako Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana (2018-2022) onartzea. 12.- Galdera-eskaerak.
17 ABE