Albisteak

Atzealdea

'Oporrak Bakean 2016' ekimenerako izen ematea, zabalik

'Oporrak bakean' egitasmoaren helburua 9 eta 12 urte bitarteko haurrak saharar errefuxiatu kanpamentuetan bizi duten egoera gatazkatsutik urrunduz, beste errealitate bat ezagutzeko aukera ematea da.

2016·06·05


Oporrak Bakean programari esker urtero-urtero haurrak etortzen dira Saharatik Euskal Herrira. Usurbilgo Udalak lau urte daramatza elkartasun ekimen honekin bat egiten eta denbora tarte horretan bi haur saharar izan dira herrian oporretan, usurbilgo familiak harreran hartuta.

Oporrak bakean egitasmoaren helburua 9 eta 12 urte bitarteko haurrak saharar errefuxiatu kanpamentuetan bizi duten egoera gatazkatsutik urrunduz, beste errealitate bat ezagutzeko aukera ematea da eta bide batez, desertuan udako bi hilabete horietan (uztaila eta abuztua) pairatzen den tenperatura altuetatik babestea.

Aurtengoan ere, herritarrek programa honetan parte hartzeko aukera izango dute. Udaleko Gizarte Zerbitzuetan jaso dezakete programan parte hartzeko beharrezkoa den informazioa guztia. Bertan emango da informazio guztia, inongo konpromezurik gabe. Ekainaren 15a, izango da izena emateko azken eguna.

Gizarte Zerbitzuetako telefonoa: 943 377110.