Agenda

Atzealdea

Ohiko Udalbatza plenoa

Ohiko Osoko plenoa egingo da irailaren 26ean, 18:00etan, udalbatza aretoan.
26 IRA

1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena: * 2017/07/26ko bilkura.
 
2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: uztailaren 17tik irailaren 15era (2017/0757- 2017/0960).
 
3.- 2017/0791 Dekretuaren berri ematea.
 
4.- Usurbilgo Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza hitzarmena onartzea, Informazioaren, administrazioaren eta kudeaketa elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko.
 
5.- Usurbilgo Udalaren eta Izenpe SAren arteko lankidetza hitzarmena, Udal honek Erregistroko erakunde gisa jardun dezan, herritarren identifikaziorako eta sinadurarako bitarteko elektronikoak ematerako orduan.
 
6.- Udalak hilerri berrian eskainitako hilobien gaineko eskubideak esleitzea (9. lotea).
 
7.- Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako SGERC-2 (Rezustaenea) Sistema Orokorraren Antolamendu Xehatuaren aldaketa hasieraz onartzea.
 
8.- Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako Berrikuspenaren Testu Bateginaren 02 Aldaketa Puntualaren dokumentu osatua onartzea.
 
9.- Eguneko Arreta zerbitzuaren arautegia behin behineko izaeraz onartzea.
 
10.- Mozioa: Usurbilgo Udala Kataluniarekin bat, demokraziarekin bat. Independentzia.
 
11.- Galdera-eskaerak.