Agenda

Atzealdea

Ohiko Udalbatza plenoa

Ohiko Osoko plenoa egingo da ekainaren 27an, 18:00etan, udalbatza aretoan.
27 EKA

GAI ZERRENDA:


1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena: * 2017/05/30eko bilkura.
2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2017ko maiatzaren 22tik ekainaren 16ra (2017/0519-2017/0635).
3.- 2017-2019 Diru-laguntzen Plan Estrategikoa behin betikoz onartzea.
4.- Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako A-107 (Iartza) Eremuko H.E.U. 107.22 exekuzio unitateari dagokion Xehetasun-Azterketa behin betikoz onartzea.
5.- Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako S-5 (Olarriondo) Sektorean eta A-59 (Ugartondo) Eremuan eraikitzekoak ziren babes ofizialeko 168 etxebizitza, bere garaje eta tratelekuekin, esleitzeko jardunbidea bertan behera uztea.
6.- Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako A-59 (Ugartondo) Eremuko C eta D partzeletan eraikiko diren babes ofizialeko 46 etxebizitza, garaje eta trastelekuen esleipenerako oinarriak behin betikoz onartzea.
7.- Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako A-59 (Ugartondo) Eremuko A eta B partzeletan eraikiko diren 46 udal etxebizitza tasatu, garaje eta trastelekuen esleipenerako oinarriak behin betikoz onartzea.
8.- Usurbilgo Udalaren 2016 ekitaldiko Kontu Orokorra behin betirako onartzea.
9.- 2017ko Zerga Ordenantzaren aldaketa behin behingoz onartzea.
10.- Udalaren aurrekontuko kredituak aldatzeko espedientea onartzea, kreditu gehigarrien modalitatekoa.
11.- Koordinazio Soziosanitariorako protokoloa onartzea.
12.- Usurbil 0.0 hondakinen prebentzio eta kudeaketa programa onartzea.
13.- Mozioa: Erraustegirik ez!
14.- Galdera-eskaerak.