Albisteak

Atzealdea

Neguko Zinea Usurbilen

Zine eskaintza oparoarekin datorkigu udazken-negu buelta Usurbilen. Udal Kultura Sailak, Ziortza gazte elkartearekin elkarlanean, azaroan hasi eta martxora bitartean hilero haurrentzako zine emanaldi bat izango da Usurbilgo Sutegiko auditorioan

2015·10·25


2014ko denboraldian arrakasta handia izan zuten zine emanaldiek. Bataz beste, emanaldi bakoitzeko 100 haur inguru etorri ziren zinea ikustera.
 
Pelikula guztiak euskaraz izango dira. Pelikulak hileko lehen igandean arratsaldeko 17:00etan izango dira eta sarrera 3 eurokoa izango da.
 
Hauek dira eskainiko diren pelikulak: Pim&Pom, Yugo&Lala, Annaluise&Anton, Irabazle&galtzaile eta  Lotte.