Eduki publikatzailea

Atzealdea

Musika Hamabostaldiko kontzertu bat, Usurbilgo Salbatore Elizan

Aurreko urteen ildotik, uda honetan ospatuko den Donostiako Musika Hamabostaldiko hitzorduetako bat Usurbilen antolatu dute, Usurbilgo Udalaren laguntzaz. Abuztuaren 5ean hain zuzen. Mundu mailako estreinaldia eskainiko du Marina Tchebourkina organista errusiarrak Salbatore Elizako organoan, 20:00etatik aurrera.

2018·07·05


Azken urteotako edizioetan egin bezala, aurten ere Donostiako Musika Hamabostaldia Usurbilera etorriko da. Abuztuaren 5ean, hain zuzen ere. Marina Tchebourkina jatorri errusiarreko organista ezagunak Youri Boutsko konposagilearen Deuxième Grand Cahier dÓrgue obraren mundu mailako estreinaldia eskainiko du, Salbatore Elizako organoan. Usurbilgo Udalaren laguntza jaso du emanaldi horrek.