Agenda

Atzealdea

Mugikortasun Planaren lehen ondorioen aurkezpena. II. saioa

Ekainaren 13 eta 20ean herritarrentzako bilera irekiak egingo dira Potxoenean18:00etan.
20 EKA

Joan den urteko udazkenean hasi zen 'Kale Irekiak' prozesu partehartzailea, eta, bertan, usurbildarrekin Mugikortasun Planaren nondik-norakoak zehaztu zituen Udalak. Helburua argia zen hasieratik: herriko espazio publikoaren eta mugikortasun ereduaren gabeziak eta beharrak aztertzea eta horien gaineko proposamenak egitea. Modu horretan, herriaren mugikortasun eskema eta espazio publikoen diseinua definitzeko lehen urratsaeman zen.

Bigarren lansaioa

Lehenbiziko lansaioan herriko eskema berria ezagututa, eta Kale Irekiak prozesuan landutakoa oinarritzat hartuta, herriko gune ezberdinetako lanak egiteko proposamen garrantzitsuenak azalduko dira. 

Proposamen horien artean, usurbildarrek erabakiko dute herri guztiaren onurarako zeintzuk diren lehentasunezkoak, garrantzizkoenak eta egingarrienak. Informazio horrekin, Espazio Publikoaren Planean denbora-plangintza gauzatuko da.