Albisteak

Atzealdea

Merkataritzaren XVIII. topaketa

Doako bi tailer praktiko

2016·05·02


Donostia-Beterri eskualdeko Merkataritza Bulego Teknikoak,  Euskal Merkataritzaren XVIII. topaketaren barruan, Euskal Jaurlaritza eta Euskal Ganbarei esker, jarraian azaltzen diren  DOAKO BI TAILER PRAKTIKO hauek antolatu ditugu eskualdean:

1. Motibazioa eta Sormena (Eba Zoilo)

Denda bereziek eta balio erantsia dutenek ideia berriak probatzen dituzte, hobetzeko asmoz. Sormena ezinbestekoa da lehiatzeko. Horregatik, hainbat tresna ezagutuko ditugu ekintza eta aukera berriak sortzeko eta, bide horretatik, erantzun berritzaileak eskuratzeko.

Lekua: Villa Mirentxu (Donostia Etorbidea, 3) Lasarte-Oria

Eguna eta ordua: Maiatzaren 12, 14.30-16.30

Inskripzioak: SAKATU HEMEN

 

2. Berrestreinatu zure denda!Gehiago irabazi, zure negozioarekin gozatuz (Gipuzkoako Bazkundea)

Hona hemen establezimenduetan hobetzeko moduko hainbat alderdi era oso praktiko eta bisualean aurkeztuak eta bereala aplika daitezkeenak: erakusleihoa, barne antolaketa, produktuen aurkezpena, salmahaia, etab.

Lekua: Potxoenea (Irazu kalea 4) - Usurbil

Eguna eta ordua: Maiatzaren 31, 14.30-16.30

Inskripzioak: SAKATU HEMEN

Edozein zalantza argitu edo informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan Bulego Teknikoarekin (Gorka; Lara) 943333049 telefonora deituz edo idatzi admin@hernanidendak.eus helbidera.