Agenda
Atzealdea

MENDI ORIENTAZIO IKASTAROA

Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak antolatutako ikastaroa da honakoa. Emakumeon artean mendizaletasunak gora egin du azken urteetan, baina sarri gizonen gidaritzapean egiten ditugu mendi irteerak. Ikastaro honetan autonomia osoz, guk geuk erabakitako lekura joateko ibilbideak diseinatzen ikasiko dugu baita baliabideak eta gaitasunak eskuratu ere. Patri Espinarrek emango du ikastaroa, eta, nagusiki, mendian era seguru batean ibiltzeko orientazioko oinarrizko ezagutza teoriko-praktikoak eskainiko ditu. Horretarako, mapa eta iparrorratza erabiltzen irakatasiko du, era praktiko batean. - Egunak eta ordutegia: Maiatzak 11, 18, 25 eta ekainak 1, 8, 15. Ordutegia 9:30etatik 13:30etara - Izen-ematea: parekidetasuna@usurbil.eus edo 943377110telefonora deituta
11 MAI