Albisteak

Atzealdea

Martxan dago ‘Goazen Kalera’, adinekoak eta osasun arazoak dituztenak forman mantentzeko ekimena

Astero, ibilbidea bukatu ondoren, mokadutxo bat jateko aukera egongo da Artzabalen bertan. Eguraldi txarra eginez gero, partehartzaileak Artzabalen bertan geratuko dira, gorputza eta osasuna zaintzeko ariketak eginez.

2016·02·05


Herriko nagusienen edota dibertsitate funtzionala duten usurbildarren osasuna zaindu asmoz, Usurbilgo Udalak, beste eragile batzuekin batera, ‘Goazen Kalera’ ekimena martxan jarri du bigarren urtez. Ekimen horren bitartez, herritik zehar joango diren ibilbide ezberdinak planteatuko dira, ohitura osasuntsuak bultzatuz. Horretarako, asteazkenero, 11:00etan, Artzabalen izango dute hitzordua partehartzaileek.

Lehen ibilaldia urriaren 4ean egin dute antolatzaileek, eta 2018ko ekainean bukatuko da. Nahiz eta edonork duen ibilaldi horietan parte hartzeko aukera, bereziki adineko pertsonentzat eta dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat bideratu da ekimena. Horretarako, herrigunetik lau ibilbide zehaztu dituzte antolatzaileek, eta astero bat egingo dute. Horrez gain, asteazkenero ibilbideak egiten dituzten heinean, zigilu batekin partehartzaileen txartel propioak markatuko dira.

Herriko eragileen laguntza

Astero, ibilbidea bukatu ondoren, mokadutxo bat jateko aukera egongo da Artzabalen bertan. Eguraldi txarra eginez gero, partehartzaileak Artzabalen bertan geratuko dira, gorputza eta osasuna zaintzeko ariketak eginez.