Agenda
Atzealdea

Liburutegiaren astea

22 URR 25 URR

Urriaren 24ean liburutegien nazioarteko eguna ospatzen da. Hori aitzakiatzat hartuta, hainbat ekitaldi antolatu ditu Sutegi liburutegiak.

Hona egitaraua:

Urriaren 22a, asteartea

'Tximeletak airera'. Hitzekin jolas egingo dute, Xabier Olasorekin. 3 urtetik gorako haurrentzat; 3-5 urte arteko haurrek heldu batekin egon beharko dute.

Ordua: 18:30ean.

 

Urriaren 23a, asteazkena

Euskarazko irakurketa topaketa: 'Tximeletak bizkarrean'. Ugaitz Agirre usurbildarraren lehenengo nobela izango dute hizpide, idazlea han dela, eta Yolanda Arrieta idazlearekin batera.

Ordua: 19:00etan.

 

Urriaren 24a, osteguna

'Abezedario titirijario'. Juan Kruz Igerabideren eskutik, letrekin jolasean arituko dira; 6 urtetik gorako haurrentzat.

Ordua: 18:30ean.

 

Urriaren 25a, ostirala

'Jar ezazu liburuzain bat zure bizitzan'. Idoia Torregarai umoregileak espresuki Usurbilgo Sutegi liburutegirako prestatutako umore saioa.

Ordua: 18:30ean.