Albisteak

Atzealdea

Lasarte-Oriako udal ordezkaritzarekin izandako bilera

Urbil inguruan, Usurbilgo lurretan, futbol-zelaia eta atletismoko pista egiteko proposamena

2016·03·08


Bilera bat izan dugu otsailean Lasarteko alkate Jesus Zaballosekin eta udal-arkitektoarekin. Bertan azaldu digute futbol-zelaia eta atletismoko pista eraikitzeko nahia duela Lasarteko Udalak, Urbil inguruan eta Usurbilgo lurretan.

Ekipamendu horiek eraikitzeko proposatzen duten saila Urbiletik Irubide aldera dago, Lasartera doan trenbidetik gertu. Izatez, hor badira Lasartek jabetzan dituen lurrak, eta horietan eraiki nahi da. Baina, Usurbilgo udalak ere badu sail bat, eta hori ere behar dute.

Proposamenaren aurrean, Usurbilgo udalak erantzun die gaia ondo aztertu behar duela erabakia hartu aurretik.

Usurbilgo udalak garbi du usurbildarron beharrek dutela erabateko lehentasuna, eta gai honek aurrera egingo badu ezinbestekoa izango dela Usurbilen beharrei erantzutea.

Bukatzeko, deigarria egin zaigu gaia dagoeneko prentsan agertu izana. Oraindik proposamen gordina da, ez dago batere landua, bilera soil bat baizik ez da egin, eta dagoeneko Lasarten komunikabideetara zabaldu da. Ez zaigu batere serioa iruditu, eta ez zaigu gustatu.

Xabier Arregi

Alkatea