Albisteak

Atzealdea

Larunbatean auzolanerako deialdia egin dute Kilometroakek eta Usurbilgo Udalak

Auzolanaren helburua Haranerreka garbitzea izango da eta horretarako hitzordua 09:00etan Puntapaxen jarri dute.

2015·10·25


Kilometroetan landutako ideia jarraipena emanez, larunbat honetarako auzolanerako deialdia egin dute bi eragileek. Horretarako, hainbat argibide eman dituzte: lanera hurbilduko direnei, arropa zaharra eta katiuskak edo oinetako egokiak eramateko deialdia egiten diete antolatzaileek.
 
Auzolanaren helburua Haranerreka garbitzea izango da eta horretarako hitzordua 09:00etan Puntapaxen jarri dute.
 
Udalak, bere aldetik, erreka garbitzeko lanerako bitartekoak jarriko ditu.