Eduki publikatzailea
Atzealdea

LABek irabazi ditu Udaleko hauteskunde sindikalak

Gaur goizean izan dituzte Usurbilgo Udaleko langileek hauteskunde sindikalak, eta parte-hartzea handia izan da: langileen %72,7k eman dute botoa, hau da, 66 langileetatik 48k hartu dute parte. LABek 29 boto lortu ditu eta ELAk 14. Horrenbestez, LABek 3 ordezkari lortu ditu eta ELAk 2. Honako hauek osatuko dute langileen batzordea: Xanti Azurmendik, Josu Alkortak, Alex Udabek (LABeko ordezkariak), Mikel Balenziagak eta Joxe Cruz Lazkanok (azken bi hauek ELAkoak). Ordezkari guztiak gizonezkoak izango dira.

2019·05·03


Gaur goizean izan dituzte Usurbilgo Udaleko langileek hauteskunde sindikalak. LABek eta ELAk baino ez dituzte zerrendak aurkeztu, eta honako zerrenda hauek aurkeztu dituzte:

- LABeko ordezkariak: Xanti Azurmendi Huici, Josu Alkorta Machain, Alex Udabe Pagola, Hodei Illarramendi Olazabal, Gorka Olaiz Garmendia eta Iosu Errekondo Arzallus

- ELAko ordezkariak: Mikel Balenciaga Larrañaga, Jose Cruz Lazcano Alcain, Kontxi Zaldua Otegi, Josu Arruti Huegun eta Luisa Rodruigez Moreno

14:30ean amaitu da bozkatzeko epea, eta langileen %72,7k hartu dute parte, hau da, 66 langileetatik 48k eman dute botoa. Horietatik 29 boto LABek eskuratu ditu eta ELAk 14. Boto zuriak 4 izan dira eta baliogabeak, aldiz, bakarra. Horrenbestez,  LABek 3 ordezkari lortu ditu eta ELAk 2. Honako hauek osatuko dute, aurrerantzean, langileen batzordea: Xanti Azurmendik, Josu Alkortak, Alex Udabek, Mikel Balenziagak eta Joxe Cruz Lazkanok. Ordezkari guztiak gizonezkoak izango dira.