Albisteak

Atzealdea

KoopFabrika Beterri Buruntza Udalak

Izen emate epeak zabalik

2017·01·19


KoopFabrika ekintzailetza sozialeko programa da.

Hernanin 2 urtez kooperatzen esperientzia eman eta gero aurten jauzia eman da eta hiru eskualdetan burutuko da programa modu bateratuan: Beterri Buruntza, Debagoiena eta Oarsoaldean.

Programa otsailaren 1ean hasiko da eta oraindik izen-emate epea zabalik dago.

Hiru fase ezberdin ditu proiektuak:

Formazio Fabrika, Tutoretza Fabrika eta Saretze Fabrika.

Proiektu hau hiru perfil motentzako pentsatuta dago:

          1. Proiektu bat garatzeko jendea ezagutu nahi duena.

          2. Elkarte bateko jarduna profesionalizatzeko premia ikusten duena.

          3. Enpresa bateko kide dena eta proiektu berri bat garatzeko asmoa duena.