Albisteak

Atzealdea

Kalean da Euskarazko produktuen katalogoa

Usurbilen 0-16 urte bitarteko gazteen artean 700 ale banatuko dira.

2016·11·16


Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jostailu eta jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute, beste urte batez —aurtengoa 18. edizioa da—, Euskal Herriko 140 bat udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuk. Katalogoaren 125.000 ale argitaratu dira Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan banatzeko, iaz baino bost mila ale gehiago. Katalogoak bi euskarri ditu, digitala (KATALOGOA.EUS webgunean) eta paperezkoa. Egun hauetan Usurbilgo 0-16 urte bitarteko haur eta gazteek ikastetxeen bidez jasoko dute kataloga. Bestalde, Udal Euskara Zerbitzuan ere eskuratu daiteke (Potxoenea. Irazu kalea 4)