Albisteak

Atzealdea

Kabiene eta Usurbilgo udalak 'Hasiz Hazi' beka plazaratu dute elkarlanean

Irailaren 30era arte izango da zabalik izena emateko epea

2017·09·04


Ekintzaileentzako proiektu profesional bat aurrera ateratzeko aukera paregabea da 'Hasiz Hazi' programa. Oinarriak kontsultatzeko, egin klik lotura honetan.

Itzuli beharrik gabeko diru-laguntza urtebeteko egonaldia Kabiene elkarteak duen elkarlan-gunean. Beterri-ekinean zerbitzutik tutorizazio bat emango da

Onuradunen betebeharrak

-Adinez nagusia izatea

-Beterri-Buruntza eskualdeko udalerritakoren batean (Andoain,Astigarraga,Hernani,Lasarte- Oria, Urnieta eta Usurbil) erroldatua egotea

-Usurbilgo Udalarekiko zerga-betebeharrak beteta edukitzea

-Usurbilgo Udalerrian enpresa bat sortzeko ekimena garatzen ari izatea

-Ekonomi Jardueraren gaineko Zergan alta emanda ez egotea edo gehienez ere 2017. urtean alta eman dutenak, eta norberaren kabuz ekonomia jarduera bat gauzatzen ez aritzea. Garatzen ari diren proiektuak baino ezingo dira aurkeztu, deialdiaren helburua ekintzaileen ekimen berriak definitzen eta abiarazten laguntzea baita.

Diru-laguntzaren zenbatekoa , 12 hilabetetako alokairu gastua (75 €/hileko), eta honi dagokion %21eko BEZ-a (15,75 €/hileko) izango da. Gehieneko zenbatekoa 1089,00€.

Ordainketa

Bi zatitan, lehenengo %80a ebazpena ematen denean eta bigarrena berriz %20 memoria eta fakturak aurkezterakoan.

Eskaerak aurkezteko epea, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo

egunean hasiko da, 2017ko irailaren 30 arte.

Norgehiagoka baliatuko da laguntzak emateko prozedura gisa

Udaleko iragarki taulan eta www.usurbil.eus web orrian ere behin behineko proposamenaren eta behin betiko ebazpenaren berri emango da.

Proiektuak baloratzeko irizpideak

-Jardueraren nahiz enpresa kudeaketaren inguruko prestakuntza teknikoa: 15 puntu arte

-Jardueraren inguruko esperientzia profesionala: 10 puntu

-Proiektuaren zehaztasuna, argitasuna eta kalitatea: 15 puntu arte

-Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa: 15 puntu arte.

-Lan-planaren zehaztasuna,koherentzia eta edukiak:10 puntu arte

-Interes maila, ekonomi sustapenari dagokionez, kontuan harturik proiektuaren berrikuntza-maila, hastapenetan diren jarduera ekonomikoak, sormen- industriak, ekonomia soziala eta aurreikusten den enplegu sorkuntza: 15 puntu arte

-Kabienen aurkitzen diren eskaintza osatu eta aberasten duen proiektua izatea, lehendik ez dagoen jarduera batean oinarritutako negozioa delako edota lehendik dagoenarekiko osagarria delako: 10 puntu.

-Usurbilen erroldatua: 10 puntu

Agiriak

-Eskabide-orria eta zinpeko aitorpena (I eranskina)

-Nortasun agiriaren kopia

-Enpresa proiektua (II eranskina)

-Lan plana, non aurreikusitako jarduerak, lortu nahi diren helburuak eta egutegia zehaztu beharko bai dira (III. eranskina)

-Beterri-Buruntza ekineko teknikariak proposatutako tutoretza lanen programa