Agenda

Atzealdea

Jakin eta UEUren ikastaro bereziaren aurkezpena

Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekua udako ikastaroa antolatu dute elkarlanean UEUk, Usurbilgo Udalak eta Jakinek. Uztailaren 13 eta 14an egingo da
31 MAI 31 MAI

Ikastarora gonbidatuen artean Mari Luz Esteban EHUko irakasle eta antropologoa, Maria Reimondez idazle eta itzultzaile galiziarra, Ignazio Aiestaran EHUko irakasle eta filosofoa edo Tarana Karim SOS Arrazakeriako kidea izango dira, beste askoren artean. Gainera, programazio kulturalarekin osatuko da ikastaroa arratsalde-gauez, Jose Luis Zumeta margolariaren estudioa bisitatuz, edota La Basuren kontzertuarekin, esaterako. Guztia doan.

Hori guztia aurkezteko PRENTSAURREKOA egingo dugu maiatzaren 31n 11:00etan Donostiako Liburutegi Nagusiaren San Jeronimo kaleko aretoan, alegia, sotoan.
 
Hizlariak:
- Iñaki Alegria, UEUko zuzendaria.
- Lorea Agirre, Jakineko zuzendaria.
- Xabier Arregi, Usurbilgo alkatea.