Albisteak

Atzealdea

Irazu kaleko obrak abuztuan hasiko dira

Obraren aurrekontua 163.260,54 eurokoa izango da, eta lau hilabeteko iraupena izatea aurreikusi da, azarora arte.

2016·07·28


Usurbildar hori,

Usurbilgo udalak jakinarazi nahi du Irazu kaleko obren lehen fasea abuztuaren bigarren astean hasiko dela. Modu horretan, kale horretan izaten diren irisgarritasun arazoei irtenbide bat emango die udalak. Obrak Mikel Laboa plaza ingurutik hasiko dira.

Obraren aurrekontua 163.260,54 eurokoa izango da, eta lau hilabeteko iraupena izatea aurreikusi da, azarora arte. Proiektua eta obraren zuzendaritza Inforlur enpresak zuzenduko du, eta obraren egilea Construcciones Lasuen S.A. izango da.

Udalak barkamenak eskatu nahi ditu aldez aurretik, obrek sorrarazi ditzaketen eragozpenengatik. Edozein zalantza edo argibide izanez gero, udaletxera hurbildu.