Albisteak

Atzealdea

Ingemar ez itxi

Grebara doazen langileei, elkartasuna eta gure esku dagoena egiteko konpromisoa

2016·06·01


Argazkia: Langileen prentsaurrekoa [Noaua!!n argitaratua]

 

Ingemar Taldeko Usurbilgo plantak okerrera egin du azken urteetan, kinka larrian geratzeraino. 2009an berregituraketak hasi zirenetik, Galiziako zuzendaritza-taldeak ez du proposamen sendo eta eraginkorrik aktibatu, eta Usurbilgo plantak ez du aurrera egin.

Panorama beltz honetan, langileek pairatu behar izan dituzte egoera larriaren ondorioak, zinez latzak eta mingarriak.

Azken hilabeteetako ahaleginean ez da lortu inbertsore fidagarririk. Saiakerak egin dira, baina alferrik, orain arte. Langileek, diputazioak eta udalak hiru baldintza jarri dituzte negoziazioetan :

1. Bideragarritasun-plan sendoa adostu behar da, eta horren araberako inbertsio-plana.

2. Usurbilgo planta ezin da itxi bestelako interes arrotzen mesedetan.

3. Langileen baldintzak eta eskubideak errespetatu egin behar dira.

 

Aukerak badaude, baina konpromisoa eta plan serioa behar da horiek martxan jartzeko.

Langileek behin eta berriz erakutsi dute borondate ona eta jarrera positiboa. Baina azken muturrera iritsi diren honetan, grebarako asmoa azaldu dute ezinbestean. Bihoakie gure elkartasuna, animoa eta laguntzeko prestasuna.

 

Xabier Arregi