Eduki publikatzailea

Atzealdea

Igandean hasiko da Neguko zinema

Usurbilgo Udaleko Kultura Sailak, Ziortza gazte elkartearekin elkarlanean, igandean hasiko du haurrei zuzendutako neguko zinema. Martxora bitartean, hileko lehen igandetan eskaini ohi da zinema, Sutegin. Igande honetan "Orm elurretako erresuman" filma eskainiko da.

2018·10·31


Zine eskaintza oparoarekin datorkigu udazken-negu buelta Usurbilen. Udal Kultura Sailak, Ziortza gazte elkartearekin elkarlanean, azaroan hasi eta martxora bitartean hilero haurrentzako zine emanaldi bat izango da Usurbilgo Sutegiko auditorioan.

2013an hasi zen Udala udazken-negu bueltan haurrentzako zine emanaldiak eskaintzen. Arrakasta handia du zineak etxeko txikienen artean.

Sutegiko auditoriumean eskainiko diren pelikula guztiak euskaraz izango dira. Pelikulak hileko lehen igandean arratsaldeko 17:00etan izango dira eta sarrera 3 eurokoa izango da.

Zine emanaldiei hasiera emanez, azaroaren 4an, arratsaldeko 17:00etan, “Orm, elurretako erresuman” pelikula izango dugu Sutegin ikusgai.

Azaroak 4, igandea

Haurrentzako zinea: Orm elurretako erresuman

 

 

 

 

17:00 Sutegiko auditoriumean

Sarrerak: egunean bertan 3 € Nori zuzendua: Lehen hezkuntzakoei. Iraupena: 80 min Urtea: 2014.

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza Gazte Elkartea.

Elurretako Erregina garaitua izan da, eta hotz-egunak amaituta, trols-ak bakean eta askatasunean bizi dira. Orm trol horietako bat da; baina atsekabetuta dago, Erregin maltzurra garaitzeko funtsezkoa izan arren, merezitako aitortzarik jaso ez duelako. Orm-ek heroia izan nahi du, eta garaipenaren kontakizuna gezur txikiekin puzten hasten da eta bere burua eskaintzen du printzesa erreinutik libratzeko eta, bide batez, inoiz izan ez den heroia bihurtzeko.