Albisteak
Atzealdea

Hutsik dauden lokaletan jarduera berri bat abian jarri nahi dutenentzat, lokalen alokairurako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago jada

Usurbilen hutsik dauden merkataritzako lokaletan jarduera ekonomiko berriak sustatzeko eta ekintzaile berriei laguntzeko asmoz, 2019ko lokalaren alokairurako dirulaguntzaren deialdia kaleratu berri du Udalak. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko bada ere, ebazpenak bi epetan emango dira: lehen ebazpena 2019ko apirilaren 30ean emango da, ordura arte aurkeztu dituzten egitasmoen eskarien ebazpena, hain zuzen ere; eta bigarren ebazpenean, 2019ko irailaren 30 arte aurkeztu dituzten eskarien erantzuna emango da.

2016·02·05


Ekintzaileei laguntzeko eta Usurbilen hutsik dauden merkataritzako lokaletan jarduera ekonomiko berriak sustatzeko asmoz, 2019 urteko lokalaren alokairurako dirulaguntzaren deialdia egin du Udalak. Dirulaguntza honen onuradunak honako hauek izango dira: Usurbilen hutsik dagoen  merkataritza-lokal  batean  jarduera ekonomiko berri bat abian jarri nahi duen edonor, izan pertsona fisikoa izan juridikoa, eta ekintzaile interesatuaren bizilekua edozein izanik ere, izan Usurbil edo izan beste udalerri bat. Halaber, ekintzaileak jarduerari berari dagokion Jardueraren gaineko Zergan alta emanda egon beharko du, gehienez ere, hiru urteko antzinatasunarekin. Edonola ere, lehentasuna proiektuok izango dute: batetik, herrigunean nahiz auzoetan gaur egun herritarrei eskaintzen ez zaizkien zerbitzuekin lotura duten proiektuek; eta, bestetik,
ixtera doazen edo itxi berriak diren jarduerekin jarraitu nahi duten proiektuek.

Lokalaren alokairuaren ordainketan laguntzeko izango da dirulaguntza. Alokairuaren prezioa, gehienez ere, 10 euro metro koadroko izan beharko du, eta alokairuan hartzen den lokalaren kontratuak 12 hilabeteko iraupena izan beharko du, gutxienez. Lehen bi urteetan emango ditu laguntzak Udalak, edonola ere, urtero egin beharko da eskaera. Guztira, 7.200 euro bideratuko ditu lehen urteko alokairuen ordainketetarako, eta 4.800 euro bigarren urtekoak ordaintzeko. Hala, lehenengo urtean, alokairu-gastuaren % 40a ordainduko du, gehienez ere, 300 euro hilean; eta, bigarren urtean, alokairu-gastuaren % 30a, gehienez ere, 200 euro hilean. Proiektuak aurkezteko bi epealdi zehaztu dira: bata, apirilaren 30a baino lehen, eta, ebazpena orduan emango da, eta, bestea, irailaren 30a baino lehen.

Dirulaguntzaren oinarriak honako estekan daude ikusgai: http://www.usurbil.eus/eu/diru-laguntzak

Eta hemen dirulaguntzaren informazioa jasotzen duen eskuorria.