Albisteak

Atzealdea

Hosto-haizagailu berriak ditu Udalak, garbiketa zerbitzuan herritarrei arazo gutxiago sortzeko

Hainbat kexa jaso ziren Udalean garbiketa zerbitzuetarako Udal Brigadak erabiltzen zituen hosto-haizagailuek zarata handia ateratzen zutela-eta. Zarata hori saihesteko, makineria berria erosi du Udalak

2015·10·18


Azken belaunaldiko makinok erosita, kale garbiketa zerbitzua hobetzeaz gainera, usurbildarren erosotasuna eta atseden-eskubidea ere bermatuko ditu, langileen lan baldintzekin batera, hauentzat ere deserosoa baitzen haizagailuen zarata.