Albisteak

Atzealdea

Hitzaldia: "BETAURREKO (U)MOREAK: irribar ahaldunduak"

Udaleko Parekidetasun Sailak, "BETAURREKO (U)MOREAK: irribar ahaldunduak" hitzaldia antolatu du hilaren 15ean, arratsaldeko 18:30etan Potxoenean.

2015·12·09


Umoreak ondo pasatzeko, distantzia hartzeko, kritikatzeko, interpretatzeko eta beste hainbat gauzetarako balio du. Tradizionalki  gizonezkoen esparrua izan da. Hitzaldi honetan, emakumeek plaza hau hartzearen garrantziaz eta generoaren eraikuntzak umorean duen eraginaz hitz egingo digute Idoia Torregaraiek eta Nagore Uriartek.