Agenda
Atzealdea

Hitzaldia: Andatzako garai bateko okupazioaren azterketa eta interpretazio arkeologikoa

Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurreko Arkeologia Saileko Manu Ceberio Rodriguezek eta Izaro Quevedo-Semperenak hitzaldi bat eskainiko dute urtarrilaren 22an, asteartez, Sutegin, Andatzan egin berri duten ikerketa arkeologikoaren emaitzak aurkezteko. Solasaldia 19:00etan hasiko da. Hain zuzen, bi ikertzaileak urteak daramatzate Andatza mendigunearen inguruko okupazioari buruzko azterketa eta interpretazio arkeologikoa egiten, eta aurten X. prospekzio kanpaina egin dute. Horregatik, Andatzan egindako lanak eta lortutako emaitzak azaldu nahi dizkiete usurbildarrei.
22 URT